Odol Emaileen Elkarteak Azkoitiko 62 odol emaile omenduko ditu ostiralean

Andoni Elduaien 2021ko aza. 24a, 15:15
Maiatzean iazko omenaldia egin zuen Odol Emaileen Elkarteak.

Ostiralean oroigarriak banatuko ditu Odol Emaileen Elkarteak Azkoitian. Odola hainbatetan eman duten 62 azkoitiar omenduko dituzte. Elkargunean egingo dute ekitaldia.

Datorren ostiralean, azaroak 26, Odol Emaileen Elkarteak aitortza egingo die Azkoitiko odol emaileei. Oroigarri banaketa ekitaldia Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo dute, 19:30etik aurrera. Guztira, 62 gizon-emakume sarituko ditu elkarteak Azkoitian. Hain zuzen ere, odola 25 eta 150 bitartean eman duten herritarren dohaintzak eskertuko ditu elkarteak.

Odola 25 aldiz eman duten 28 gizon-emakumek, 40 aldiz eman duten lau emakumek, 50 aldiz eman duten 11 gizonezkoek, 60 aldiz eman duten zazpi emakumek, 75 aldiz eman duten lau gizonezkok eta 80 aldiz eman duen emakumek batek, 100 aldiz eman duten lau gizonek, 125 aldiz eman duten bi gizonek eta 150 aldiz eman duen gizon batek jasoko dituzte oroigarriak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide