Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea sei orduz egongo da itxita bihar

Lanak egiten ari diren gunea, Aizpurutxon. (Aldundia)

12:30 inguruan itxiko dute errepidea, aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitzeko zenbait leherketa egingo baitituzte bihar ere.

Bihar, azaroak 25, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxi egingo dute, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan beezala, bihar ere leherketan egingo dituzte gunean, aldundia aurreratzeko errei bat eraikitzen ari baita puntu horretan. Lanak egiteko errepidea ixtea beharrezkoa izango da bihar ere, eta hori horrela, 11:30ean errepidea ixtea aurreikusi du aldundiak. Sei orduko kontua izango dela aurreratu dute, eta beraz, 18:00ak aldera irekitzea aurreikusi dute. Dena den, adierazi dute obraren erritmoaren arabera, ordua aldatu daitekeela. 

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide