'Ocupación S.A.' dokumentala emango dute arratsaldean Elkargunean

18:30ean eskainiko dute ikus-entzunezkoa Elkarguneko Oteiza aretoan. Amaieran, dokumentalari buruzko solasaldia egiteko aukera izango da.

Garapenean Bidelagun aste solidarioko ekintzek aurrera jarraitzen dute. Gaur, asteazkena, Darahli elkarteak antolatutako Ocupación S.A. dokumentala eskainiko dute, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:30ean. Ikus-entzunezkoa amaitzen denean, gainera, dokumentalari buruz solasteko aukera izango dute herritarrek.

Mendebaldeko Saharan Espainiak duen enpresa-sarea erakutsiko du dokumentalak. Era berean, lurralde horretan egin ohi dituzten operazioek duten opakutasuna agerian utziko du. Giza eskubideen urraketa sistematikoa eta nazioarteko legezkotasuna ere azalduko ditu ikus-entzunezkoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide