Sanandresak 2021

Igandeko dantzari txikien kalejira bertan behera utzi dute

Andoni Elduaien 2021ko aza. 23a, 12:04
Duela urte batzuetako kalejirako irudi bat.

Antolatzaileek "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute igandeko kalejira bertan behera uzteko erabakia. 12:30etik 13:30era bitartean zeuden aurreikusita igandeko dantza saioak, baina, ez dituzte egingo aurten ere.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak jakinarazi duenaren arabera, bertan behera utzi dute igandean egin behar zuten dantzari txikien kalejira. "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute antolatzaileek eta parte hartzaileek ekitaldia ez egiteko erabakia.

Igandean, 10:00etan, Mendaroko, Azpeitiko eta Azkoitiko txistularien kalejira zegoen antolatuta, eta 12:00etan ziren elkartzekoak Bizkargi eskolako eta Xabier Munibe ikastolako Kandiolako dantzariak, Gaztanenea parkean. Ondoren, Balda plazan, Iriarte Margolariaren kalean eta eliz atarian dantza saioak egin behar zituzten ordu erdiro neska-mutilek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide