Azaroaren 25a

'Indarkeria matxistaren aurka, berdintasuna bidea!' erakusketa ireki dute Etxebeltzen

Andoni Elduaien 2021ko aza. 23a, 10:12
Erakusketan hainbat lan ikus daitezke. (Udala)

Ostiralera bitartean egongo da zabalik erakusketa Etxebeltzen. Ahalduntze Ikastaroetan egindako lanak ikusteko aukera dago aretoan.

'Indarkeria matxistaren aurka, berdintasuna bidea!' erakusketa ikusgai dago Etxebeltz jauregian. Azaroaren 25aren bueltan, udaleko Berdintasun sailak antolatutako jardueren baitan ireki dute erakusketa. Besteak beste, Ahalduntze Ikastaroetan parte hartu duten emakumeek egindako xilografia eta puntu lanak daude ikusgai. Erakusketa aretoa ostiralera bitartean egunero irekiko dute, 17:30etik 19:30era bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide