'Pan de limón con semillas de amapola' eta 'El lobo y el león' filmak asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko aza. 24a, 08:31

Filmak igandean eta astelehenean eskainiko dituzte; izan ere, larunbatean Sahatsa dantza taldeak Matalaz ikuskizuna taularatuko du Baztartxon.

Pan de limón con semillas de amapola eta El lobo y el león filmak emango dituzte asteburuan, Baztartxo antzokian. Helduen filma igandean, 19:30ean, eta astelehenean, –ikuslearen eguna– 20:00etan, emango dituzte. Haurren filma, aldiz, igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Larunbatean ez da film emanaldirik izango herriko antzokian, egun horretan Sahatsa dantza taldeak Matalaz ikuskizuna eskainiko baitu.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Pan de limón con semillas de amapola filma

El lobo y el león filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide