Miruk 'Zoriontsu izateko sortu gara' ipuinak kontatuko ditu abenduaren 2an, liburutegian

Andoni Elduaien 2021ko aza. 22a, 13:38
Mirurekin egindako idazketa tailerreko irudi bat.

'Zoriontsu izateko sortu gara' izenburupean, ipuin kontaketa saioa eskainiko du Miruk liburutegian. Saioan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Abenduaren 2an, 17:30ean, ipuin kontaketa saioa egingo dute Aizkibel liburutegian. Miru ipuin kontalaria izango da protagonista, eta hark 'Zoriontsu izateko sortu gara' izeneko ipuinak kontatuko dizkie herriko gaztetxoenei. HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetan dauden haurrei zuzendutako saioa izango da, eta ohi bezala, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da saioan parte hartzeko. Horretarako, liburutegira joan beharko da, edota, bestela, 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu.

Ostiralean beste ipuin kontaketa saio bat egin zuten liburutegian. Lupe Lekuonak Itsasoko ipuinak izeneko ipuinak kontatu zizkien parte hartzaileei. Gaztetxoek erruz gozatu zuten Lekuonaren saioarekin.

Umeak, ipuin kontaketa adi-adi jarraitzen. (Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide