11:30 inguruan itxiko dute bihar Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

11:30 inguruan itxiko dute errepidea, aurreratzeko erreia eraikitzen jarraitzeko zenbait leherketa egingo baitituzte bihar ere.

Bihar, azaroak 23, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxi egingo dute, 27. kilometroaren parean. Azken asteetan hainbatetan itxi dute errepidea Aizpurutxo igaro eta bereahala. Aldundia aurreratzeko errei bat ari da eraikitzen errepidearen puntu horretan.

Azkenekoz joan den ostegunean itxi zuten errepidea, eta orduan behar baino gehiago luzatu zen itxiera, harri eta lur zati handiak erori baitziren errepide gainera. Lanak egiteko errepidea ixtea beharrezkoa izango da bihar ere, eta hori horrela, 11:30etik aurrera zirkulazioa etetea aurreikusi dute ibilgailu ororentzat.

Leherketen eta errepide mozketen inguruko informazioa jasotzeko, 672 69 05 64 Whatsapp telefono zenbakira taldera atxikitzeko mezu bat idatzi behar da. Twitterren ere jakinaraziko dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide