Sanandresak 2021

Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa, bideoan

Ane Olaizola-Urtzi Oteiza 2021ko aza. 22a, 09:37

Guztira, 337 korrikalari lehiatu ziren Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton elkarteak antolatutako lasterketan, eta hamar kilometroko ibilbidea osatu zuten horiek. Proban bildutako irudiekin bideoa osatu du Erlo Telebistak.

Azkoitiko XVI. Herri Lasterketa jokatu zen joan zen larunbatean, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta. 337 korrikalarik parte hartu zuten proban, eta Hugo Rodriguez mallorcarra eta Maite Maiora mendaroarra nagusitu ziren bertan. Korrikalariek hamar kilometroko ibilbidea osatu zuten herrian zehar, eta han bildutako irudiekin bideoa osatu du Erlo Telebistak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide