Sanandresak 2021

Helduen danborrada, bideoan

Ane Olaizola 2021ko aza. 21a, 11:28

Ehunka lagunek danbor hotsez girotu zituzten kaleak atzo gauean. Gurea pilotalekutik hasita, Kale Nagusia, plaza, Plaza Berri, Balda plaza eta Julio Urkixo kalea zeharkatu zituzten danbor-jotzaileek, eta gauerdirako plazan elkartu ziren  berriz talde guztiak, Udal Musika Bandaren laguntzarekin hainbat pieza eskaintzeko. Giro paregabea sortu zen herrian, eta hango irudiekin honako bideo hau egin du Erlo Telebistak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide