Odol ateraldi arruntak eta plasmaferesi erako odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean

Andoni Elduaien 2021ko aza. 20a, 08:45

Hirugarren aldiz egingo dituzte plasmaferesi erako odol ateraldiak Azkoitian. Odol ateraldi arruntak arratsaldean egingo dituzte, baina plasmaferesi erakoak egun osoan zehar.

Astelehenean, azaroak 22, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Odol ateraldi arruntak eta plasmaferesi erako odol ateraldiak egingo dituzte etzi. Bi eratako odol ateraldiak arratsaldez egingo dituzte astelehenean. Odol ateraldi arruntak 17:00etatik 21:00etara bitartean egingo dituzte. Plasmaferesi erako odol ateraldiak, berriz, 15:00etatik 19:00etara bitartean. 

Plasmaferesi erako ateraldian, emailearen odola aparatu batetik pasatzen dute, eta han odol-plasma odoleko beste osagaietatik banatzen dute. Odol emaileak odola bueltan jasotzen du berriz, baina plasma kenduta. Gainera, odola bueltan jaso ahala gorputzak berehala sortu zen berriz plasma. 

Odola eman nahi duenak hitzordua eskatzeko edota informazio gehiagorako, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide