Sanandresak 2021

Aspaldiko partez, aldamioa herriko plazan

Andoni Elduaien 2021ko aza. 18a, 11:59
Udal brigadako langileak, aldamioa muntatzen.

Aspaldian ikusi gabeko irudia utzi du gaur, osteguna, herriko plazak. Azken hilabeteetan udal biltegian gordeta egon ondoren, gaur herriko plazan da berriz ere aldamioa.

Udal brigadako langileak goizean hasi dira hura muntatzeko lanetan, eta horretan dihardute ordu honetan; izan ere, larunbatean helduen danborrada egingo dute Azkoitian, eta Udal Musika Bandak danborradako piezak zuzenean jo ahal izateko oholtza jarri dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide