Sanandresak 2021

Danborradako abestiak entzungai dira Maxixatzen.eus-en

Andoni Elduaien 2021ko aza. 18a, 08:27

Sanandresetako helduen danborrada egingo dute etzi, larunbata, Azkoitian. Atzo, asteazkena, danborradarekin aurrera jarraitzea erabaki zuen udaleko bozeramaileen batzordeak. Hamar talde eta 400 herritar baino gehiago elkartuko dira larunbatean, 22:00etan, Gurea pilotalekuan, gero herriko kaleetan zehar danborrak eta barrikak gogor astintzeko. Azken asteetan entsegu ugari egin dituzte, eta atzo, asteazkena, egin zuten asteguneko azkena.

Hedabide honek SoundCloud atarian ditu jasota Azkoitiko helduen nahiz haurren danborradan jo ohi diren pieza guztiak, eta aurten ere kanta horien bilduma osatu du. Danborradaren antolatzaileek Maxixatzeni utzitako abestiak dira ondorengoak:

San Sebastian martxa

Diana

Iriarena

Deba

Umore Ona

Baleo

Gazteak

Hau da hau

Xoxote

Azkoitia

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide