Sanandresak 2021

Elezkano-Zabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteek Azkoitian jokatuko dute, hilaren 28an

Andoni Elduaien 2021ko aza. 16a, 13:56
Zabaleta eta Rezusta atzelarien arteko lehia izango da Azkoitian. (Aspe)

Hilaren 28an, igandea, Gurea pilotalekuan jokatuko dute pilota partida, 17:00etan hasita. Promozio mailako binakako txapelketako partida ere jokatuko dute egun berean Azkoitian.

Azaroaren 28an, igandea, eskuz binakako txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Promozio mailako eta lehen mailako eskuz binakako txapelketetako partidak izango dira herriko pilotalekuan. Baiko eta Aspe pilota enpresek gaur aurkeztu dute eskuz binakako pilota txapelketa, eta aurkezpenean jakinarazi dituzte lehian ariko dira zortzi bikoteak zein pilotarik osatuko dituzten.

Victor-Gaskue eta Elordi-Untoria bikoteak arituko dira promozio mailako partidan. Partida nagusian, berriz, Aspe enpresako bi bikotek neurtuko dituzte indarrak Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Hain zuzen ere, Elezkano II.a-Zabaleta iazko bikote txapeldunak eta Irribarria-Rezusta bikotea izango dira aurrez aurre herriko pilotalekuan. Sarrerak salgai daude, lotura honetan. Partida egunean, 16:00etan zabalduko dute Gureako leihatila, eta orduan ere eskuratu ahalko dira sarrerak, baldin eta ez badira lehenago agortzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide