Sanandresak 2021

Bertso Urtie egitasmoaren barruko bertso saioa izango da hilaren 28an Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko aza. 16a, 11:00
Saioan parte hartuko duten lau bertsolariak. (Erniarraitz)

Julene Iturbe azkoitiarra, Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña izango dira saioan parte hartuko duten bertsolariak. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai Entradiumen eta Azkoitiko Udalaren webgunean.

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta, Bertso Urtie egitasmoaren barruko bertso saioa izango da azaroaren 28an, igandea, Elkargunean. 18:00etan hasita, lau bertsolari arituko dira bertsotan oholtzan: Julene Iturbe azkoitiarra, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Beñat Gaztelumendi; gai-jartzailea, berriz, Maite Berriozabal izango da. Saiorako txartelak gaurtik aurrera eskuratu ahalko dira Entradiumen eta Azkoitiko Udalaren webgunean, hamar euroren truke.

Bestalde, igande honetan, azaroak 21, beste bertso saio bat izango da Zestoan egitasmo beraren barruan. Zestoako kiroldegian izango da saioa 17:30ean hasita, eta Amets Arzallus, Alaia Martin, Jone Uria, Unai Iturriaga, Oihana Iguaran eta Aitor Salegi ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Saroi Jauregik gauzatuko ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide