Bizkargi eskolako kideek kalejira eta emanaldia eskainiko dituzte ostiralean, Kontzejupean

2019an egindako emanaldiko irudi bat.

Kalejira herriko kaleetan zehar egingo dute ikasleek 18:00etan hasita, eta ordu erdi beranduago hasiko da eskolako musika eta dantza ikasleen emanaldia. Trikiti, klarinete eta soka taldekoak, abesbatza eta dantza taldeak elkartuko dira Kontzejupean.

Datorren ostiralean, azaroak 19, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako kideek Santa Zezilia egunari lotutako kalejira eta emanaldia egingo dituzte. 18:00etan, trikitilariek eta pandero jotzaileek kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar. 18:30ean, berriz, emanaldia egingo dute Kontzejupean. Emanaldian parte hartuko dute, besteak beste, trikitixa eta pandero taldeak, soka taldeak, dantza taldeek, nagusien musika tailerreko kideek, klarinete boskoteak eta Bizkargi abesbatzak.

Kalejira Musikalean egitasmoaren 14. edizioren baitan antolatu du Bizkargi eskolak. EHMEak sortutako egitasmoa da Musikalean, eta helburua da musika kalera ateratzea eta musikarien eguna herritarrekin batera gozatzea. Urtero kolore bateko kamisetak jantzita atera ohi dira Bizkargiko kideak kalera, eta aurten elastiko zuriak jantziko dituzte ikasleek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide