Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko aza. 15a, 12:54

Ireki dute berriz ere Azkoitia eta Urretxu herriak lortzen dituen errepidea. Aurreratzeko erreia eraikitzeko lanak ari dira egiten errepidean.

Ireki dute berriz ere Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea. Aldundia 27. kilometroaren parean ari da aurreratzeko errei bat eraikitzen, eta gaur ere leherketak egin dituzte gunean. 12:35ean itxi dute errepidea, eta hamar minutu eskasen ondoren erabilgarri dago berriz ere errepidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide