Herentziari buruzko hitzaldia eskainiko du Minbiziaren Aurkako Gipuzkoan Elkarteak, Elkargunean

Testamentua nola egin azalduko dute saioan, eta zalantzak argitzeko tartea ere zabalduko dute. Hilaren 22an izango da saioa, eta aurrez izena eman behar da.

Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean, hilaren 22an, Elkargunean. Herentzia eta testamentua zer diren eta nola egin behar diren azalduko dute saioan, eta besteak beste, herentzien titulartasunen inguruko aholkuak emango dituzte. Izan ere, antolatzaileen arabera, titularkideak egiteak "asko errazten" du kudeaketa prozesua. Hitzaldia amaitu ondoren, galderak egiteko tartea zabalduko dute.

Hilaren 22an, 17:30ean izango da saioa, Elkarguneko Zeharkako aretoan. Bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 943-45 77 22 telefono zenbakira deituta edo esteka honetara sartuta. Antolatzaileek gogoratu dute saioa herritar guztientzat irekia dela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide