Gazteen sendotza aurkezteko bilera egingo dute ostegunean kantzelean

Parrokiako kantzelean egingo dute aurkezpen bilera, 19:00etan hasita. Dagoeneko eman daiteke sendotza egiteko izena.

Azkoitiko Parrokiak gazteen sendotza aurkezteko aurkezpen bilera egingo du ostegunean, azaroak 18. Parrokiako kantzelean elkartuko dira, 19:00etan. Parrokiko taldeak izena emateko aukera ere zabaldu du dagoeneko. Parrokiaren webgunean edota 649 64 02 08 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, baita informazio gehiago eskuratu ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide