Sanandresak 2021

San Andres Txapelketa, datorren igandean

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko aza. 15a, 08:23

Datorren igandean, Kultur Etxean, San Andres Txapelketaren 26. edizioa jokatuko dugu, 10:00etatik aurrera. Hogei jokalarik parte hartuko dute Sidenorrek babesten duen txapelketan. COVID-19 kasuak kontuan hartuta, jokalariak prebenitzeko eta baldintza seguruagoetan egoteko ezarri da hogei jokalariko muga.

Zazpi txanda jokatuko dituzte partaideek suitzar sisteman; bost minutu izango ditu jokalari bakoitzak. Gainera, lehen lau mahaietako partidak Internet bidez zuzenean emango ditu Anaitasuna-Kakutek bere webgunean. Ziur aski, parte hartzaileen eta zuzeneko emanaldia jarraituko dutenen gozamenerako izango dira xake partidak.

Bestalde, atzo, igandea, J.J. Larrañagak, M. Paredesek, I. Kuendek eta J.M. Navarrok osatutako taldeak Elorrioko (Bizkaia) partida azkarren txapelketa jokatu zuen, eta bosgarren sailkatu ziren. Abadiñok irabazi zuen, eta Zornotza eta Elorrioko Zaldi Beltza sailkatu ziren ondoren. Antolakuntza ona izan zuen txapelketak, eta, beti bezala, gonbidatuak izateaz eta parte hartzeaz oso pozik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide