Sahararen aldeko elkarretaratzea, su etena hautsi eta urtebetera

Andoni Elduaien 2021ko aza. 13a, 15:43

Saharar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur, larunbata, Azkoitian. Bihar, hilak 14, urtea beteko da Marokok Mendebaldeko Sahararekin 1991tik indarrean zuen su eten akordioa hautsi zuenetik eta Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuenetik. Gertaera horren harira, hainbat mobilizazio egin zituzten iaz Saharari elkartasuna adierazteko, eta urtebete geroago, gaur, hainbat herritarrek egin dute bat Juventud Activa Saharauik (JAS) eta Zumaiako Darahli elkarteak deitutako elkarretaratzearekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide