Azaroaren 25a

Hitzaldia antolatu du Itaiak ostiralerako, Azaroaren 25aren bueltan prestatu duen egitarauaren barruan

Mailo Oiarzabal 2021ko aza. 9a, 09:04
Itaiaren hitzaldia, iazko azaroan. Aurten ere Elkargunean jarri dute hitzordua. (Anartz Izagirre)

Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? izenburua jarri diote hitzaldiari. Elkargunean izango da, 18:00etan. Azaroaren 25ean Donostian egingo duten mobilizaziora joateko autobusa ere jarriko du Urola Erdiko Itaiak.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna, Azaroaren 25a, dela-eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Itaiak, Egungo kultura progresista: emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? izenburupean. Azkoitian, Azpeitian zein Zestoan jarri ditu hitzorduak Itaiak datozen egunetarako.

Azkoitian, hain zuzen, hitzaldi bat antolatu du Urola Erdiko Emakumeen Antolakunde Sozialistak: Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? Ostiral honetan, hilaren 12an, izango da hitzaldi hori Elkargunean, 18:00etan hasita.

Donostiara joateko autobusa

Itaiak azaroaren 25ean, ostegunarekin, egingo duen mobilizazioarekin bat eginez, Urola Erdiko Itaiak autobusa jarriko du Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik hara joan nahi dutenentzat.

18:00etan hasiko da azaroaren 25eko mobilizazioa, Bulebarrean. Hara joateko autobusa, berriz, 16:50ean irtengo da Azkoititik. Autobuserako izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, Itaiako kideen bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide