Maxixatzenen zozketak

Ikaskoliko saskia zozkatuko du Maxixatzenek bazkideen artean

Maxixatzen.eus 2021ko aza. 8a, 12:01

Bazkideek azaroaren 11ra arte, osteguna, dute izena emateko aukera.

Zuberoako euskara sustatzeko Ikaskoli ekimenak Ahüzki saski bat eskaini dio Maxixatzeni, eta hala, bere bazkideen artean zozkatuko du hedabide honek otarra. Zozketan parte hartu nahi duten bazkideek hemen eman behar dute izena, eta azaroaren 11ra arte, osteguna, dute horretarako aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide