Solidaritatea, sukaldeetatik plazara

Julene Frantzesena 2021ko aza. 6a, 13:19

Gazteak eta Garapena taldearen ekimenez, herritarrek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan da goizetik eguerdira bitartean Kontzejupean. Bildutako dirua Beningo Cotou hiriko umeei laguntzeko salestarrek martxan duten Mama Margarita aterpera bideratuko dute.

Floreaga Ikastetxeko Gazteak eta Garapena taldeak ekintza solidario bat egin du gaur, beste urte batez. Hain zuzen ere, herritarrek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan da goizetik eguerdira bitartean Kontzejupean. Gainera, bigarren eskuko denda ere jarri dute bertan.

Askotariko pintxoak probatzeko parada izan dute herritarrek euro baten trukean; izan ere, Gazteak eta Garapena taldeak egindako deialdiari erantzunez, asko izan dira jakiak prestatu eta Kontzejupera eraman dituzten herritarrak nahiz saltokiak eta tabernak. Gaur bildutako dirua Beningo Cotou hiriko umeei laguntzeko salestarrek martxan duten Mama Margarita aterpera bideratuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide