Sanandresak 2021

Danbor hotsak itzuli dira Gureara

Azaroaren 20ko helduen danborrada prestatzeko lehen entsegu saioa egin dute gaur iluntzean Gurea pilotalekuan. Datorren zapatuan izango dute bigarrenerako hitzordua danborradako taldeek, toki berean, baina 11:00etan.

Bi urte eta gero, danbor hotsez bete da berriro Gurea pilotalekua. Iaz COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik bertan behera gelditu zen helduen danborrada berreskuratuko du aurten Azkoitiak San Andres jaien atarian, eta festa hori prestatzeko lehen entsegua gaur egin dute danborradako taldeek.

Lehendabizikoa izateko, nahiko jendetsua izan da Gureako gaurko saioa. Gogotsu aritu dira danborradako taldeetako kideak, maskarak soinean. Azaroaren 20an egingo dute aurtengo danborrada, eta gaurkoarekin hasita, ordura bitarteko larunbat, astelehen eta asteazken guztietan entseatuko dute danbor-jotzaileek pilotalekuan, guztira zazpi saio osatuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide