'Herrigaia' ponentzia eta 'Lurrari Lotuz' osoko zuzenketaren eztabaida saio telematikoa egingo du Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sortu 2021ko aza. 2a, 10:27
Bilgunean saio telematikoa jarraitzeko aukera egongo da.

Saio telematikoa egingo du Sortuk. Azkoitian ponentzia Bilgunean jarraituko dugu mokadutxo batek lagunduta.

Datorren asteazkenean, azaroak 3, 'Herrigaia' ponentzia eta 'Lurrari Lotuz' osoko zuzenketaren eztabaida saio telematikoa egingo du Sortuk; Sorturen atarian ikusi ahal izango da, 19:00etan hasita. 'Herrigaia' du izenburu asteazken arratsaldean Sorturen Kontseilu Nazionalak jakinarazitako ponentziak, Kongresuaren eztabaidaren oinarri izango dena. Izan ere, alderdiko militante batzuk, berriz, 'Lurrari Lotuz' izeneko osoko zuzenketa aurkeztu zioten alderdiaren egungo mahai politikoaren 'Herrigaia' ponentziari.

Azkoitian bi ponentzien arteko eztabaida elkarrekin ikusi eta eztabaidatuko dugu, urriko herri batzarrean aurreratu genuen moduan: Bilgunean elkartuko gara 19:00etan, mokadutxo baten bueltan. Gonbidatuta zaudete saioan parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide