Gorobel mendizerrako paisaiez gozatu dute azkoitiarrek, Anaitasuna MBk antolatutako mendi irteeran

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 27a, 20:45

Joan den igandean egin zuten irteera Gorobel mendizerrara, eta 30 lagunetik gora animatu zen txangora. Eguraldia lagun, Azkoitiko mendizaleek hainbat gailur zeharkatu zituzten. 

Giro eta eguraldi ederra lagun, Gorobel mendizerrara irteera egin zuten igandean hainbat azkoitiarrek Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta. Hain zuzen, 30 lagun pasatxo animatu zen txangora, eta horiek guztiek Gorobel mendizerrak eskaintzen dituen ikuspegiaz eta paisaiez gozatu zuten. 

Guztira, 24 kilometroko eta 1.400 metroko desnibela osatu zuten mendi irteerara animatu ziren lagunek.  Lendoñon abiatu eta Iturrigorri (1.073 metro), Ungino (1.099 metro), Eskutxi (1.185 metro), Aro (1.133 metro) eta Urieta (1.117 metro) mendietako gailurrak zeharkatu zituzten; azkenik, Angulon amaitu zuten ibilaldia.

Ikusi argazki guztiak, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide