Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Sare Herritarrak ostiralerako

Andoni Elduaien 2021ko urr. 27a, 16:04
Iraileko elkarretaratzeko irudi bat. (Azkoitiko Sare Herritarra)

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute etzi, 19:30ean, plazan.

Urriko azken ostirala da etzi, eta Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du egun horretarako. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide