Igandean amaituko da Bizenta Mogel ipuin lehiaketan parte hartzeko epea

Anartz Izagirre 2021ko urr. 27a, 09:54

18 urtetik gorakoek parte har dezakete lehiaketan, eta euskarazko lanak aurkeztu ahalko dira. Lehenengo hiru saridunek 700, 500 eta 400 euroko sariak jasoko dituzte.

Urriaren 31n, igandea, amaituko da Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatzen duten XL. Bizenta Mogel ipuin lehiaketan parte hartzeko epea. Lehiaketaren epaimahaiak abenduaren 18an hartuko du erabakia, eta lehenengo hiru saridunek 700, 500 eta 400 euroko sariak jasoko dituzte hurrenez hurren, oroigarri banarekin batera.

Adin nagusiko edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan, eta horiek euskaraz idatzi beharko dituzte kontakizunak. Lau eta hamar orrialde arteko lanak aurkeztu beharko dituzte idazleek, orriaren alde batean eta tarte bikoitzaz idatzita. Gainera, lanek originalak eta inon argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dute.

Ipuinak udaletxera bidali beharko dira; Azkoitiko Udala, Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia helbidera, hain zuzen ere. Ipuinak gaitzizen batekin izenpetu beharko dira, eta horrekin batera gaitzizen berdina daraman itxitako beste kartazal bat ere aurkeztu beharko dute, egilearen datu pertsonalak zehaztuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide