Azkoitiko bandera ofiziala aldatzea bozkatuko dute bihar urriko udalbatzarrean

Anartz Izagirre 2021ko urr. 26a, 12:13

19:00etan izango da udalbatzarra, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Guztira, bederatzi puntu izango dituzte hizpide bihar udal hautetsiek.

Bihar, asteazkena, Azkoitiko Udalaren urriko udalbatzarra izango da, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Guztira, bederatzi puntu landuko dituzte udal hautetsiek biharko bilkuran; horien artean, Azkoitiko bandera ofiziala aldatzea bozkatuko dute, eta bihar emango dituzte gai horren inguruko xehetasun gehiago. Horrez gain, beste hainbat gaitaz ere arituko dira; besteak beste, San Jose egoitzaren ondasun higiezinaren desafektazioaz eta Sultana Jayaren inguruan EAJren eta EH Bilduren udal taldeek aurkeztuko duten mozioaz.

Hona hemen biharko gai zerrenda, osorik:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Azkoitiko bandera ofizialaren hasierako onespena.

3.- San Jose egoitzaren ondasun higiezinaren desafektazioaren hasierako onespena.

4.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 6 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

5.- 2022rako Taxi tarifen onespena.

6.- EAJ/PNV eta EH Bildu udal taldeek aurkeztutako mozioa: Salba dezagun Sultana Jayaren bizitza

7.- Alkatearen ekintza planaren berri ematea.

8- Aurrekontuari buruzko informazioa.

9- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide