'Dos colegas y la gran bestia' eta 'Las leyes de la frontera' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urr. 27a, 08:45
'Las leyes de la frontera' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Bi filmak igandean eta astelehena bitartean eskainiko dituzte herriko antzokian. Larunbatean, Perez sagutxoa antzezlana ikusteko aukera egongo da Baztartxon, eta ondorioz, ez dute filmik proiektatuko.

Dos colegas y la gran bestia eta Las leyes de la frontera filmak emango dituzte asteburuan Baztartxo antzokian. Dos colegas y la gran bestia haurrentzako filma igandean 17:00etan izango da. Aldiz, Las leyes de la frontera helduentzako filma igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearne eguna, 20:00etan eskainiko dute.

Larunbatean, haurrentzako Perez sagutxoa antzezlana aurkeztuko du Glu-Glu konpainiak, eta horregatik, ez dute filmik emango egun horretan.

Hona hemen asteburuko bi filmen aurrerapen bideoak:

Dos colegas y la gran bestia filma

Las leyes de la frontera filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide