Juan Carlos Garciak garaikurrak eskuratu ditu Retro Dantzen Frantziako Txapelketan

Garcia, eskuinean.

Azpeitiko Dantzaki eskolako bi bikote aurkeztu ziren txapelketara, horien artean Juan Carlos Garcia azkoitiarrak. Dantza modalitate desberdinetan parte zuen hark, eta sariak eskuratu zituen Ines Izagirrerekin batera.

Retro Dantzen Frantziako Txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Senperen (Lapurdi), eta Juan Carlos Garcia dantzari azkoitiarra saritu zuten bertan. 50 eta 60 urte artekoen mailan lehiatu zen Garcia Ines Izagirre Azpeitiko bizilagunarekin batera. Bachata dantzan lehen postua lortu zuten Garciak eta Izagirrek, eta salsa dantzan, aldiz, hirugarren sailkatu zen bikotea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide