Urola Erdiko Itaiak Emakume Langileon Eskolen lehen saioa egingo du ostiralean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Itaia 2021ko urr. 26a, 08:13

Genero problematikaren hausnarketa eta aurrera begirako erronkak nabarmenduko dira ostiraleko eskolan. Testua lantzeko, Salda Badagoko Itaiaren hitzartzea ikustea gomendatzen da.

Datorren ostiralean, urriak 29, Urola Erdiko Itaiak Emakume Langileon Eskolen lehen saioa egingo du Azkoitiko Elkargunean, 18:00etan hasita. Gaitasun sozialistak antolatzeko bidean, emakume langileok geure zapalkuntza egoeraz jabetu eta horri aurre egin ahal izateko gaitasun eta bitarteko politikoak garatzea urgentziazko lana dugu.

Ezinbestekoa da emakume langileon ahalduntze politikoan sakontzea eta hausnarketarako zein eztabaidarako espazioak sortzea. Bide horri jarraituz datoz Emakume Langileon Eskolak, ezagutzaren beharra lehen lerroan jartzeko eta eskualdeko emakume langileok gaitasun teorikoak eskuratzeko. Bidean ikusiko dugu elkar.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide