Mikel Urdangarinen abestiekin gozatu dute herritarrek Baztartxon

Ane Olaizola 2021ko urr. 24a, 11:44

'Izurdeen lekua' diskoa aurkeztu zuen musikari zornotzarrak, eta beste hainbat abesti ezagun zuzenean entzuteko aukera ere izan zuen publikoak.

Mikel Urdangarin musikari zornotzarrak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbata, Baztartxo antzokian, eta Izurdeen lekua azken diskoa aurkeztu zuen han elkartutako dozenaka ikus-entzuleen artean. Ama zenari eskainitako diskoa da Izurdeen lekua, eta hango abestiak taularatzeaz gain, aurreko diskoetako beste hainbat kantarekin osatu zuen kontzertua.

(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide