Amaia Larrañaga azkoitiarra, Aberri Kontseiluko Gipuzkoako ordezkari

Anartz Izagirre 2021ko urr. 24a, 10:25
Amaia Larrañaga eta Aitor Iriondo. (Gipuzkoako EGI)

Gipuzkoako EGIk zabaldu du berria bere sare sozialetan. Aitor Iriondorekin batera izango da Larrañaga Aberri Kontseiluko ordezkaria.

Amaia Larrañaga azkoitiarra Aberri Kontseiluko Gipuzkoako ordezkaria izango da. Halaxe jakinarazi du Gipuzkoako EGIk, EAJren gazte erakundeak, sare sozialetan. Larrañagarekin batera, Aitor Iriondo ere kontseilu horretako ordezkari izango da. Orain arteko taldea, beraz, berritu egingo du EGIk.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide