Enpresetan euskararen erabilera handitzeko dirulaguntzak eskatzeko epea hilaren 29an amaituko da

Ane Olaizola 2021ko urr. 22a, 12:26

Euskararen presentzia areagotzeko bideratzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea ere egun berean amaituko da.

Azkoitiko Udaleko Euskara sailak gogoratu du enpresetan euskararen erabilera handitzeko laguntza ekonomikoak eta teknikoak eskatzeko epea urriaren 29an, ostiralean, amaituko dela.

Saltokietan euskararen presentzia areagotzeko bideratzen diren dirulaguntzak eskatzeko epea ere egun horretan itxiko da. Udalak gogoratu du azken laguntza horiek, besteak beste, honako lan hauetarako eska daitezkeela: webgunea euskaratzeko, programa informatikoak euskaraz egiteko, publizitatea eta errotuluak aldatzeko edota poltsak, txartelak, albaranak, fakturak eta bestelakoak euskaraz egiteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide