'Miss Marx', 'Ninja a cuadros 2' eta 'Mediterráneo' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Andoni Elduaien 2021ko urr. 20a, 08:45

Ostiralean eta igandean, 19:30ean emango dituzte helduen filmak. Aldiz, haurren filma 17:00etan hasiko da igandean, eta astelehenean, 20:00etan hasiko da ikuslearen eguneko emanaldia. Larunbatean ez dute filmik eskainiko, Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko baitu antzokian.

Datozen egunetan Miss Marx, Ninja a cuadros 2 eta Mediterráneo filmak ikusteko aukera egongo da Baztartxo antzokian. Ostiralean, Zinetogram taldeak antolatuta, Miss Marx zine foruma eskainiko dute antzokian, 19:30ean. Larunbatean, aldiz, ez dute filmik eskainiko aretoan, Mikel Urdangarin abeslariak Izurdeen Lekua diskoa aurkeztuko baitu Baztartxon.

Igandean, aldiz, bi film ikusi ahal izango dira antzokian. 17:00etan, haurrentzako Ninja a cuadros 2 filma emango dute, eta 19:30ean, helduentzako Mediterráneo filma. Astelehenean, ikuslearen egunean, emango dute berriz Mediterráneo filma, orduan 20:00etan.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Miss Marx filma

Ninja a cuadros 2 filma

Mediterráneo filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide