Will Guthrie & Ensemble Nist Nah taldeak girotu du Matadeixe

Andoni Elduaien 2021ko urr. 19a, 08:20
Taldea, Matadeixeko oholtzan. (Argazkia: Ainhoa Beristain)

Indonesiako Gamelan ensembleen metaforak, esku-danborrak eta gluzak uztartzen ditu taldeak oholtzan. Musika zaleek gozatu ederra hartu zuten taldeak eskainitako doinuekin.

Will Guthrie & Ensemble Nist Nahk kontzertua eskaini zuen joan den igandean, Matadeixen. Erritualetan eta zeremonietan erabili ohi den musika tradizionaleko instrumentu multzoa da Gamelana, eta horretan oinarritzen da, besteak beste, taldearen musika. Gainera, Will Guthrie Australiako bateria-jotzailea eta perkusionista da protagonistetako bat. Matadeixera hurbildu ziren ikus-entzuleek gogotik gozatu zuten igandeko kontzertuarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide