Lueders organo-jotzailearen eta Karampournis biolin-jotzailearen parrokiako kontzertua, osorik ikusgai

Urtzi Oteiza 2021ko urr. 18a, 15:27

Joan den asteburuan izan da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloaren Azkoitiko bigarren kontzertua. Datorren asteburuan izango da hirugarren eta azken emanaldia parrokian.

Joan den larunbatean Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloko Azkoitiko bigarren kontzertua eskaini zuten Kurk Lueders organistak eta Pascale Karampournis biolinistak. Bikoteak Fritz Kreisler, Jacques-Nicolas Lemmens, Josef Rheinberger, Jean-Dominique Pasquet eta Jean-Charles Gandrille konpositoreen obrak taularatu zituen atzo, parrokian. Larunbateko kontzertua osorik jasota dago bideo honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide