Helduentzako arte terapia tailerra antolatu dute Matadeixen

Andoni Elduaien 2021ko urr. 18a, 12:37

Ate irekien eguna egingo dute gaur, astelehena, 18:30ean, Matadeixen. Aurrerantzean, astelehenero bi orduko saioak egingo dituzte, eta guztira, hamar saio egitea aurreikusten dute.

Matadero Ekintzak taldeak helduentzako arte terapia tailerra antolatu du. Tailera gaur, astelehena abiatuko dute Matadeixen bertan egingo duten ate irekien doako saioarekin. 18:30erako jarri dute hitzordua, eta parte hartzaileek arte terapia zertan datzan ikusteko, ikastaroaren oinarriak ezagutzeko eta esperimentatzeko aukera izango dute.

Hamar saio egingo dituzte Matadeixen, eta guztiak astelehenetan egingo dituzte, 18:30etik 20:30era bitartean. Hala eta guztiz ere, tailerrean parte hartzeko izena ematea nahitaezkoa izango da; hilean 50 euro ordaindu beharko dira.

Interesa dutenek Irantzu Iturberekin jarri beharko dute harremanetan, 648 08 62 66 telefono zenbakira deituta edo i.arteterapia@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Instagrameko irantzu.arte.terapia profilera idatzita ere jar daiteke Iturberekin harremanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide