'Asma dezagun ipuin bat' idazketa tailerra antolatu du Aizkibel liburutegiak

Ane Olaizola 2021ko urr. 18a, 10:43

Hilaren 29an egingo dute saioa, eta 5 eta 8 urte arteko umeek ipuin bat sortuko dute Mirurekin. Aurrez izena eman behar da.

Aizkibel liburutegiak idazketa tailerra antolatu du hilaren 29rako, eta hara bertaratzen diren umeek ipuin bat sortuko dute Miruren laguntzarekin. 5 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra izango da.

Hilaren 29an, ostiralez, 17:30ean elkartuko dira liburutegian, eta plaza mugatuak izango ditu saioak. Hori dela eta, han parte hartu nahi duenak aurrez izena eman behar du, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide