Emakumeak dira gaur protagonistak tatamien gainean

Andoni Elduaien 2021ko urr. 17a, 12:11

Emakume karatetek hartu diete lekukoa gizonezkoei. Atzo hasi zen Elkargunean Espainiako Karate Ligako jardunaldia, eta gaur amaituko da. Arratsaldean jokatuko dituzte emakumezkoen modalitateetako finalak.

Espainiako Karate Liga ari dira jokatzen asteburu honetan Elkargunean. 650 karateka inguruk jokatuko dituzte kata, kumite eta parakarate saioak Azkoitian. Atzo, larunbata, gizonezkoak izan ziren tatamien gaineko protagonistak, baina gaur, igandea, Iberdrola Ligako emakumezkoak ari dira lehiatzen.

Anaitasuna Kanku karate klubeko Felix de la Cruz azkoitiarrak brontzezko domina eskuratu zuen atzo goizean parakarate modalitatean. Arratsaldean, berriz, Kanku taldeko Rafael Ibañez errioxarrak urrezko domina eskuratu zuen 84 kilo azpikoen kumite txapelketan. Gaur, bestalde, Kalare Olaizolak ordezkatu du Azkoitiko Kanku karate taldea. Emakumezkoen finalak arratsaldean jokatuko dituzte, 16:15ean hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide