Goenatxo III.ak Gipuzkoako txinga eroate txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien 2021ko urr. 17a, 09:49
Goenatxo III.a, erdian, txapela jantzita. (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

Asteasun (Gipuzkoa) jokatu zituzten atzo, larunbata, Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan. Herri kirolari azkoitiarra izan zen onena txingekin.

Jon Unanue Goenatxo III.ak Gipuzkoako txinga eroate txapelketa irabazi zuen atzo, larunbata, Asteasuko (Gipuzkoa) Usarrabi pilotalekuan. Gizonezkoen mailako Gipuzkoako orga txapelketa eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen txinga eroate txapelketak jokatu zituzten Asteasun. 

50 kiloko txinga eroate txapelketan parte hartu zuen Goenatxo III.ak, eta hamabi plaza, zinta bat eta 0,90 metro egin zituen herri kirolari azkoitiarrak, txapeldunorde gelditu zen Jabier Urrestik baino zinta bat eta 0,90 metro gehiago, hain zuzen. Aimar Galarraga hirugarren sailkatu zen, lau plaza eginda. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide