EH Bilduk herri batzarra egingo du ostiralean

Andoni Elduaien 2021ko urr. 17a, 09:38

Elkargunean egingo du batzarra koalizio abertzaleak, 19:00etan hasita. EH Bilduren plan politikoa eta herriko bestelako gaiak izango dituzte aztergai.

Datorren ostiralean, urriak 22, Azkoitiko EH Bilduk ikasturte politikoari hasiera emateko herri batzarra egingo du Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 19:00etan. Unai Iraola Gipuzkoako batzarkideak parte hartuko du saioan, eta, besteak beste, EH Bilduren plan politikoa aurkeztuko du.

Era berean, herriko hainbat gai aztertzeko tartea ere hartuko dute herri batzarrean. Azkoitiko EH Bilduk herritar guztiei egin die ostiralerako. "EH Bilduk gonbidapena luzatu nahi die herritarrei, ostiraleko herri batzarrera gerturatu, parte hartu eta guztion artean gure ideia, zalantza eta kezkak elkarbanatzeko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide