'Korosagasti' filmaren sortze prozesuko une gogoangarrienak jaso dituzte bideoan

Hiru urte bete dira Korosagasti filma grabatzen hasi zirenetik, eta urteurren hori aitzakia hartuta, filmaren lantaldeak sortze prozesuko une gogoangarri batzuk jaso ditu bideoan.

Atzo, urriak 16, hiru urte bete ziren Korosagasti filma grabatzen hasi zirenetik. Urteurren hori aitzakia hartuta, filmaren lantaldeak sortze prozesuko une gogoangarri batzuk jaso ditu bideoan. "Hemen duzue grabaketa ordu luze haietan izandako une polit batzuekin osatutako bideoa, barre txiki bat eragin, eta guri bezala, une ederren gogorapen bezala balioko dizuelakoan", adierazi du Erabaki Produkzioakek.

Bide batez, sortze prozesu hartan parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete. "Ez genekien oso ondo non sartzera gindoazen, baina bide luze (oso luze) eta gogor baten ondoren, lortu genuen helburua. Atzera begira jartzean, bidean zeuen hondar aletxoa jarri zenuten guztiokin gogoratzen gara. Bihotz-bihotzez, eskerrik asko berriz ere".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide