Odol ateraldi arruntak eta plasmaferesi erako odol ateraldiak egingo dituzte astelehenean, Elkargunean

Hirugarren aldiz egingo dituzte plasmaferesi erako odol ateraldiak Azkoitian. Odol ateraldi arruntak arratsaldean egingo dituzte, baina plasmaferesi erakoak egun osoan zehar.

Astelehenean, urriak 18, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Odol ateraldi arruntak eta plasmaferesi erako odol ateraldiak egingo dituzte etzi, Azkoitian. Odol ateraldi arruntak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Plasmaferesi erako odol ateraldiak, ordea, egun guztian zehar egingo dituzte, 10:30ean hasita. 

Plasmaferesi erako ateraldian, emailearen odola aparatu batetik pasatzen dute, eta han odol-plasma odoleko beste osagaietatik banatzen dute. Odol emaileak odola bueltan jasotzen du berriz, baina plasma kenduta. Gainera, odola bueltan jaso ahala gorputzak berehala sortu zen berriz plasma. 

Odola eman nahi duenak hitzordua eskatzeko edota informazio gehiagorako, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide