Ia 100 azkoitiar izan dira Plaza Ondok Kantabriara antolatutako irteeran

Andoni Elduaien 2021ko urr. 15a, 10:00

Islares eta Castro Urdiales (Kantabria, Espainia) bisitatu zituzten azkoitiarrek atzo egindako irteeran. Pandemia eta gero jubilatuen elkarteak antolatutako bigarren irteera izan zen atzokoa.

Galiziara egindako bidaiaren ostean, atzo, osteguna, pandemia osteko bigarren irteera egin zuen Plaza Ondo jubilatuen elkarteak. Kantabrian (Espainia) izan ziren ia 100 azkoitiar, lehenik Islares eta gero Castro Urdiales herriak ezagutzeko. 

08:30ean abiatu zen autobusa Azkoitiko Aizkibel liburutegiaren pareko geltokitik. Islaresen egin zuten bazkaria, eta 20:30ean itzuli ziren berriro herrira, Durangon (Bizkaia) geldialdia egin ondoren. Irteeran parte hartu zuten herritarrak "gustura" itzuli ziren etxera Kantabrian egunpasa eginda.

Argazkiak: J. M. Alberdi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide