Zein da 'zimentoixopie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko urr. 15a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'karretue' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan, 'zimentoixopie' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Zimentoixopie deitzen zaio Azkoitiko hizkeran eliz atariko arkupeari, lehen hildakoak elizan sartzen ez zirenean edukitzen diren tokiari. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zimentoixopie txerri einde eotea jai goizetan".
  • Euskara batuan: "Eliz atariko arkupea zerri eginda egon ohi da igande goizetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide