Bihar izango da Organo Erromantikoaren Zikloko Azkoitiko azken emanaldia

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 22a, 09:00
Loreto Aramendi organo jotzailea.

Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organo-jotzaileek eskainiko dute musika saioa 20:00etan hasita, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Azpeitiko azken kontzertua gaur, ostirala, izango da, eta Bergarakoa, berriz, bihar.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. Zikloa amaierara iristear da. Dena den, asteburu honetan ere izango dira emanaldiak Azpeitian, Azkoitian nahiz Bergaran. Azkoitiko azken kontzertua bihar, larunbata, izango da, 20:00etan hasita, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Loreto Aramendi eta Sarah Perarnaud organo-jotzaileek eskainiko dute musika saioa.

Azpeitiko azken kontzertua, berriz, gaur, ostirala, izango da; Brice Montagnoux organo-jotzaileak eta Eva Villegas klarinete-jotzaileak eskainiko dute Loiolako basilikan, 20:00etan hasita. Bergarako Santa Marina parrokian bihar izango da azken kontzertua: Myriam Ulanga organo-jotzaileak eta Roberto Nuño biola-jotzaileak eskainiko dute, 20:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide