'Oltxiak' eta 'Madres paralelas' filmak eskainiko dituzte aste honetan Baztartxon

'Madres paralelas' filmeko irudi bat.

Haurrei zuzenduriko euskarazko Oltxiak filma igandean eskainiko dute, 17:00etan. Madres paralelas, aldiz, igandean 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan.

Aste honetan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, haurrei zuzenduriko Oltxiak euskarazko filma eskainiko dute, igandean, hilak 17, 17:00etan. Sinopsiak dioenez, oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Gauzak, ordea, ez dira eurek uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Bestalde, Pedro Almodovarren Madres paralelas filma ikusi ahal izango da Batzartxon, igandean, 19:30ean, eta, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Sinopsiaren arabera, bi emakume erditu behar diren ospitaleko gela batean elkartu dira. Biak ezkondu gabe daude eta haurdun geratu ziren istripuz. Janis, adin ertainekoa, ez da damutzen eta oso pozik dago, eta Ana, nerabe bat, beldurtuta eta damututa dago. Janis hura animatzen saiatzen da ospitaleko korridoreetan paseatzen ari diren bitartean. Ordu horietan trukatzen dituzten hitz apurrek oso lotura estua sortuko dute bien artean, kasualitatez garatu eta zailtzen dena, euren bizitzak modu erabakigarrian aldatuz.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Oltxiak

Madres paralelas

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide